Menu Close

POZIK GAUDE ETXEKIDEN!

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak otsailaren 9an egindako prentsaurrekoan jakinarazi du Txantreako (Iruñea) Alemaneseko 2101 ekipamenduetarako orubean, adinekoen  elkarlaneko bizitoki seniorra eraikitzeko norgehiagoka-deialdia ebatzi zuela, eta Etxekideri esleitu zigula (ekainaren 1eko 181/2023 Foru Agindua)

Eskubide Sozialetako eta Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko departamentuek antolatutako prentsaurrekoan gure proiektuaren berri eman dugu. Bertan honakoek hartu dugu parte: Carmen Maeztu sailburuak,  Begoña Alfaro Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako lehendakariorde eta sailburuak, Joxe Abaurrea Iruñeko Udaleko hirigintzako zinegotziak eta Carlos Rey-k Etxekideren izenean.

Carmen Maeztuk adierazi duenez, gure proposamenak, bai lankidetzari dagokionez, bai irizpide sozialari dagokionez, kontuan hartzen du pertsona ezgaituak, baztertuak edota genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak kontratatzeko konpromisoa.

Carlos Rey-k, ekitaldiak hunkitua, proeiktua azaldu du: eraikina, inbertsioa, osatzen dugun giza taldea, gobernantza… Eta eskerrak eman dizkie erakundeei, zazpi urteko ibilbidean izan ditugun zailtasunak gorabehera, guztiek eredu hori baloratu eta Nafarroan bultzatzeko lan-plana hasteko borondatea izan baitute.

Txantrean kokatzeak ere pozten gaitu. Hasieratik izan dugu konpromisoa auzoarekin, bizilagunekin, gizarte-sarearekin eta hauen alternatiba komunitario eta parte-hartzaileekin.

Eta Etxekidek, orube horren emakidaren truke, honakoa eskainiko du:

  • Elkarlaneko bizitokien proiektua, publikoa, zaintza partekatukoa, eskuragarria, merkatuko prezioari lotua ez dagoena eta 75 urtera itzuliko den orubean jasotako eraikuntza.
  • Ekonomia solidarioaren printzipioekin konprometitutako kooperatiba, horien artean lan duinarekin eta kontratatuko  dituen pertsonen enplegu duin eta inklusiboarekin.
  • Gizartean bazterturik edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonak eta gizarteratze- enpresak kontratatzeko konpromisoa.
  • Haziak elkartearekin lankidetzan aritzea, Nafarroako Gobernuaren babespetik kanpo dauden pertsonek osatutako elkartearekin.
  • Utziko ditugun etxebizitza hutsik ez izateko edota beraiekin ez espekulatzeko konpromisoa; Nafarroako Gobernuaren etxebizitzen alokairuko poltsan, esaterako, utz genitzake.
  • Orubean dagoen baratze komunitarioa integratu eta mantentzea.
  • Eta eraikineko erabilera anitzeko gela bat erabiltzeko aukera, auzoko sare sozialarekin partekatzeko.

Emakidarena jakin genuenetik, eraikinaren diseinuari eta eraikuntza prestatzeari ekin genion, beste ekimen batzuek ere aukera hori izan dezaten laguntzeko prest.

Txantreara etortzera gonbidatzen zaituztegu!

 

ere

Artículos relacionados - Erlazionatutako artikuluak