Kooperatibista izateko beharrezkoa da:
• 50 eta 70 urte bitarte izatea, biak barne, izena ematen den unean.
• Autonomoa izatea, bai fisikoki bai psikikoki.
• Bizi Testamentua egina izatea.
• Etxekide elkartean izena ematea, kooperatibistek hala onartu ondoren eta gutxienez 6 hilabeteko probaldia egin ondoren, kooperatiban sartzea proposatu ahalko zaio.
• Aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartzea.
Gure gobernantza-sistema soziokrazia da. Taldeko pertsona guztien inplikazioa bultzatzen duen parte-hartze prozesua da, kudeaketa arinagoa eta azkarragoa lortzeko. Funtzioak eskuordetzean, trebetasunen aniztasunean eta norberaren talentuen onarpenean konfiantza sortzen du. Lankidetzakoa da, eta ez lehiakorra. Taldearen helburuak lortu nahi dira, ahots guztiak prozesuan entzuten direla bermatuz.