- Tratamenduaren arduraduna
- ETXEKIDE S. Koop. Kooperatiba Sozietatea (aurrerantzean ETXEKIDE)
- IFZ: F71368336
- Posta helbidea: Irunberri kalea 3. behea, 31015 IRUÑEA (Nafarroa)
- Telefonoa: 675 96 45 53
- Posta elektronikoa: etxekide2016 @gmail.com
- Egindako tratamenduak eta helburuak
ETXEKIDEk Tratamendu Jardueren Erregistro bat du, eta bertan identifikatutako tratamendu, horien helburu eta horiek legitimatzen dituzten oinarri juridikoei buruzko informazioa eguneratuta mantentzen da.
ETXEKIDEn, batez ere, datu hauek tratatzen dira:
a) Bazkideena, bere lege- eta estatutu-betebeharrak betetzeko, halaber helburu hori lortzeko bultzatzen diren proiektuen kudeaketa.
b) Kooperatibari buruzko informazioa eskatzen dutenena.
c) Onartu diren bazkideen onartzeko eskaerena.
d) Onartu ez diren eta itxarote-zerrendan agertzen diren pertsonen onartzeko eskaerena.
e) Kooperatibari zerbitzuak ematen dizkioten enpresena.
f) Erakunde laguntzaileenak.
g) Beste pertsona edo erakunde batzuekiko merkataritza-harremanetarako, beste interesdun edo partaideekiko komunikazioak kudeatzen dituzten harremanetarako pertsonenak.
Datuak, interesdunak berak kooperatibari ematen dion informaziotik lortzen dira.
- Tratamendu-eragileei eta beste batzuei jakinaraztea
ETXEKIDEk ez dizkie bazkideen edo beste pertsona batzuen datuak beste batzuei jakinaraziko, salbu eta administrazio publikoei, agintariei eta erregistro publikoei legeak hala agintzen dienean, eta, beharrezkoa denean, kontu-auditoretzak edo bestelako betebehar fiskalak direla-eta.
Kasu batzuetan, beste erakunde batzuekin komunikazioak egiteko eta ETXEKIDEk kudeatutako jarduerak direla-eta, beharrezkoa da bazkideen irudiak edo informazioa komunikatzea edo argitaratzea. Kasu horietan, egin beharreko komunikazioak beharrezko bermeak dituela aztertuko da, eta, hala dagokionean, interesdunaren baimena eskatuko da..
- Datuak gordetzeko denbora
Biltegiratutako informazioa ezabatzea eskatzen ez den bitartean gordeko da, eta une horretan ezabatu egingo da, betiere nahitaezko legezko zaintza-aldia amaitu bada.
- Eskubideak baliatzea
Datuak eskuratzeko eskubidea eta, hala dagokionean, datuak zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak baliatzeko, mezu elektroniko bat bidal dezakezu etxekide2016 @gmail.com helbidera, zure nortasuna egiaztatuz.
Eskubide hauek baliatu ahal izango dituzula jakinarazten dizugu:
- Jasota dauden izaera pertsonaleko datuetan sartzeko eskubidea, zeintzuk diren datu horien tratamendua jakiteko..
- Edozein datu pertsonal oker zuzentzeko eskubidea.
- Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal denean.
- Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea, datuen zehaztasuna, legezkotasuna edo tratamenduaren beharra zalantzazkoa denean. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gorde ahal izango ditugu datuak.
- Zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea. ETXEKIDEk datu hauek tratatzeari utziko dio, salbu eta interes legitimo larria badu edo erreklamazioak egiteko, erabiltzeko edo defendatzeko interes legitimoa badu.
- Zure datuak transferitzeko eskubidea, datu horiek tratatzeko gaitzen gaituen lege-oinarria zure adostasuna denean.
Eskubide horiez gain, interesdunak eskubidea izango du emandako baimena edozein unetan kentzeko, baina baimena kentzeak ez du eraginik izango baimena kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean..
Uste baduzu zure eskubideak ez direla bete, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (Jorge Juan kalea, 6, 28001 Madril) edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren egoitza elektronikoaren bidez..
- Pribatutasun-politika aldatzea
ETXEKIDEk bere Pribatutasun Politika aldatu ahal izango du, une bakoitzean aplikatu beharreko legeriaren arabera, aldez aurretik jakinarazi gabe.