Charles Durrettek (1955), arkitektoa lanbidez, Cohousing termino ingelesa asmatu zuen Danimarkan eta Holandan 1970eko hamarkadaren hasieran ia aldi berean sortu zen bizitza komunitarioaren eredua izendatzeko, eta cohousing eredua Ipar Amerikan sartu zuen. Liburu honek adinekoak animatu egin nahi ditu, partaidetza-prozesuen bidez, komunitatea eta eraikina sortzera, beren eremu pribatibo eta komunekin, elkarlaneko bizitza bat eramateko, egoiliarrek berek autogestionatua.