Menu Close

2023-06-18 Soraurenera paseoan

11:00etan atera ginen Atarrabiako udaletxetik.

Ekaitzak zirela eta, bertan behera uztea pentsatzen aritu ginen; baina azkenean aurrera egin genuen, eta baita asmatu ere. Gustura egin genuen ibilaldia eta inguruarekin eta konpainiarekin gozatu genuen.

Bazkaltzera iritsi ginen Soraurenera. Bazkaria autogestionatua izan zen. Eraman genuena partekatu genuen, eta Aliziak edaria jarri zuen, bere urtebetetzea baitzen.

Jarduera batzordeak oso baliotsu jotzen ditu irteera hauek. Izan ere, ezinegokiagoak dira geure arteko harremanak sendotzeko.

Bazkaldu ondoren, bakar batzuk autoan itzuli ziren, eta besteak, berriz, animotsu, oinez.

Artículos relacionados - Erlazionatutako artikuluak