Otsailaren 19an Zizur Txikira jo genuen.
Oinez joan ginenok 10:30ean geratu ginen. Beste batzuk bizikletaz egin zuten ibilbidea, eta bakarren batek autoz, gorputzak hala eskatuta.
Udaletxetik, Goterlekuan barna, Nafarroako unibertsitateko kanpusera. Fuente del Hierro kaleko zuhaitzak, kanpusa, Gotorlekua, zoragarri zeuden, egun eguzkitsu eta goxoan.
Zizurreraino jarraitu genuen. Ordu bat eta laurden aski izan genuen iristeko.
Eliza erromanikoa bisitatu genuen. Polita, benetan.
Ondoren, “El Tremendo” jatetxean hamaiketako ederra dastatu genuen. Eta 15:00ak aldera itzuli ginen Iruñera.