Larunbatean, hilak 17, etorkizunean gurea izan litekeen lursaila (zorterik badugu) ikustera joan ginen, gure elkarlaneko bizitokiak lekutu litekeen lursaila. Eguraldi ederra izan genuen.
Baratzea ezagutu genuen, elkarrekin eta auzokideekin mementu ederrak pasatzeko baliatuko dugun lursaila.
Arga pasealekuan barna, Uharteko Don Carlos hotelera iritsi ginen eta hamaiketako ederra egin.