Menu Close

Nortzuk gara

Gure bizitzako azken etapa elkarrekin bizitzeko prest dagoen pertsona-taldea.

Etxekide kooperatibak adinekoendako, Seniorrendako elkarlaneko bizitoki proiektua garatu nahi du, gure azken urteak bizitzeko lekua izan.

Uste dugu hori dela bizitzaren etapa honetan independenteak izateko erarik hoberena,  baina lankidetzarekin, konpainiarekin eta, hala badagokio, espazio hori partekatuko dugun pertsonen lagunarteko laguntzarekin.

Lan eta familia kargarik gabeko bizitzaren etapa hau autogestionatu nahi dugu. Izan ere, garai honetan bakardadea ere senti daitekeelako.

Nahiz eta urteak pasa ahala zenbait ahalmen murriztuko diren, oraindik ere oso gai eta irudimentsuak gara gure proiektua aurrera eramateko.