Menu Close

Asmoak

Autogestioan bizi nahi dugu.
Irabazi asmorik gabeko Gizarte Ekimeneko Kooperatiba gara.
Kooperatiba jabetzaren titularra da, eta kooperatibistek biziarteko erabilera-eskubidea dute, bai eremu pribatukoa bai eremu komunetakoa.
Bizitokiak apartamentu txikiak ditu (50 m2 ingurukoak), pribatutasuna bermatua izanen dutenak, eta espazio kolektibo zabalak (jantokia, aretoak, tailerrak, etab.), bizikidetza erraztuko dutenak, eta mendekotasun-prozesu progresibo baterako egokia izango direnak. Gainera, auzoari irekia egonen da.

Adinekoen Elkarlaneko Bizitoki proiektuak asmo hauek ditu:

• Gizarte-, ekologia- eta ekonomia-arloetan jasangarria izatea.
• Hilean 15 lanordu bidezko banaketa egitea, behar diren lanetan.
• Gerora sortutako mendekotasunari laguntzea. (Bizi Testamentua egin beharraren garrantzia).
• Elkarrekiko zainketei balioa ematea
• Bakardadeari aurre egitea.
• Inor ezin izango da kanporatua izan gaixotasunagatik edota sarreraren ondorengo bat- bateko ezgaitasun partzial edo osoagatik.
• Irabazi edo espekulazio aukera guztiak baztertzea.
• Ahal den guztietan, elikadura osasungarria, ekologikoa eta hurbilekoa izatea.
• Komunikazioetan hizkuntza inklusiboa erabiltzea.
• Kalitatezko enplegua sortzea.
• Norberaren eta taldearen garapena sustatzeko jarduerak eta tailerrak antolatzea.